BIKARREGI
2007/06/24
2006/11/09
BIKARREGITIK

Bikarregitik zer ikusten den?
Ba, iparraldeari begiratuz gero, gauza gitxi: artadia, mendia aurpegian itsatsita; leku ona ibiltzeko: Aramotz mendikatea dena guretzat.
Ekialderuntz begiratzekotan, Eskubaratzeko tontorrak ikusiko gendukez eta, mendebalderuntz, Bilboko Ganekogortaraino ikusten da.
Baina ikuspegitik baliotsuena hegoaldean dago; argazkian ikusten dozuen moduan Gorbea, Lekanda eta Itxinako Atxak; beste tontor batzuk dira: Aurrekoatxa, Bargondia, Garaio, ...
Eguraldi ona dagoenean itzela da goiezean leihora irtetea.
2006/10/31

Edurra egiten dauenean koloreak desagertzen dira; ematen dau zuri-beltzezko paisaiak direla.
Inguru honetan urtean pare bat aldiz egiten dau edurra; baina azken urteotan edurte gogorrak jausi dira. Pare bat aldiz geratu gara auzokide gehienak lanera joan barik eta, batzutan, kateak ipinita irten gara.
Argazkiaren erdi-erdian Bikarregi auzoa ikus leike Bargondia auzotik atarata. Ezkerrean Biteriño auzoa. Guztiak Dimakoak.

2006/10/22

Bikarregi auzoan ermita bat dago Leku guztietan bezala. Argazkian ikusten den moduan, hiru santo edota santa dago: Santa Ageda, Ama Birgina eta Santa Luzia.
Ez gara gu oso katolikoak baina, aspaltitik ospatzen dira hiru jai hauek. Hala ere, interesgarriena da ermita bera; euren elementu arkitektonikoak. Ikus dezagun zerbait.
Ezkerrean, sapaiko saihets batean dagoen elementu konikoa; behetik oinarria bakarrik ikusten dogu; oinarri horretan "eguzki gurpila edo disko" bat ikusten dogu.
Beste "eguzki diskoa" aldarearen gainean ikus daiteke; leiho zirkularra da.
Ermitari itsatsita bolatokia ikusten dogu inguruko auzoetan gertatzen den moduan: Oba, Artaun

2006/10/20

Bikarregi kofradia (auzoa) Diman dago, Bizkaiko hego ekialdean.
Hogeitabost baserri sakabanatuta dago multzo txikietan: hemen bost, hor beste bi eta han lau baserri.
Zehatz topateko mapa batean, 43º 9´ N latitudea eta 2º 44´21´´ W longitudea dauzkala jakin behar dozue.
Duela 8 bat urte hasi zen kanpoko jendea bizitzen etorten. Denbora labur batean 7 familia berri etorri egin zen eta, denborarekin, gehiago etorri zen. Hiru ume egotetik 18 izatera pasatu gara 8 urte hauetan (16 urte baino txikiagoak)
Nekazaritzatik soilik jende gutxi bizi da (gero eta gutxiago) Etxe gehienetan (guztietan ez esateagatik) senarrak edota emazteak kanpoan egiten daurie lan. Hala ere, guztiok dekogu gure ortutxoa, frutalak, animaliak, ... nekazaritzazaleak gara gehienok.
Beno, aurkezpen moduan balio dau post (artikulu) honek.